Abadiñoko herritar talde batek sortuteko proiektu barri baten barri emotera gatoz. Kirola, oso errotute dogun herri honetan, bizikletiekiko dauen maitasune eta herritarrak berau erabilteko dauen grin eta gogo hori, elkarte baten baitan batu gure dogu.
Ugeri die, egunero-egunero, bizikletan errepidera edo mendire urtetan dien pertsonak. Bakotzak, bere grin eta gogo ezberdinekin, baina beti, bizikletiaz eta naturiekiko errespetuaz. Urte asko die, norbanako pertsonak, bere kabuz urten eta kilometro ugeri bakarka edo beste herri batzuetako elkarte edo lagun taldiekin batera egiten dabezenak, eta hori, Abadiñoko herritarrekin batera egin gureko geunke.