Abadiñoko herritar talde batek sortuteko proiektu barri bat gara, bizikletiekiko dauen maitasune eta herritarrak elkarte baten baitan batzeko asmoz. Abadiñoko herritarrekin batera, bizikletiaz eta naturiekiko errespetuaz, eta euskeraz, kirola egin, bizi eta gozatu!
Elkartea
Abadiñoko herritar talde batek sortuteko proiektu barri baten barri emotera gatoz. Kirola, oso errotute dogun herri honetan, bizikletiekiko dauen maitasune eta herritarrak berau erabilteko dauen grin eta gogo hori, elkarte baten baitan batu gure dogu.
Ugeri die, egunero-egunero, bizikletan errepidera edo mendire urtetan dien pertsonak. Bakotzak, bere grin eta gogo ezberdinekin, baina beti, bizikletiaz eta naturiekiko errespetuaz. Urte asko die, norbanako pertsonak, bere kabuz urten eta kilometro ugeri bakarka edo beste herri batzuetako elkarte edo lagun taldiekin batera egiten dabezenak, eta hori, Abadiñoko herritarrekin batera egin gureko geunke.
Elkarte honen asmorik inportantiena, bizikletan alkarraz, euskeraz eta errespetuz eitie da.
Euskeraz, kirola egin, bizi eta gozatu.
Errespetue, errepidera edo basora, taldien urtengo dan edozein pertsonaz.
Errespetue, errepideko edo basoko arauekin.
Alkarraz urten eta alkarraz helduko dan talde bat izengo gara.
Alkarraz, proiektu eta ilusino ezberdinek aurrera atarako dauzenak.
Alkarraz, bide ezberdinek elkar erakutsiz gozatuko dabena.
Proiektu hau, herritar daneri zabaldute dau eta herritar danek parte hartzeko aukerie eukiko dabe. Bertan egoteko biherrezko dan gauza bakarra, bizikletie eta beraz kilometruek eiteko gogue.
Ganbarrukide
Egin zaitez Ganbarru.
Zergatik Ganbarru izan?
Nola Ganbarru izan?
Egin 20 €-ko ordainketa hurrengoko kontu korrontean:
ES39 3035 0179 6417 9002 7086
Ondoren, jarri gugaz kontaktuan (emaila edo WhatsApp) transferentziaren ordainagiriarekin, eta informaziño dana bidaliko deutsugu.