Etxarri – Aranatzera irteera!

Maiatzaren 17an Etxarria irteera antolatu dugu. Goizeko 08:30tan aterako gara Zelaietako Txanporta plazatik.

Kanpazar eta Arlaban gainditu ondoren, Landako urtegi baztarretik aurrrea goazela, Larrean kafetxoa hartuko dugu.

Etxarrin dutxatu eta Derry tabernan bazkalduko dugu.

Ibilaldi honetan parte hartzeko, 25 euroko ekarpena egin beharra dago ES39 3035 0179 6417 9002 7086 kontu korrontean. Transferentziaren kontzeptuan, idatzi “Etxarri” (kakotx gabe) eta zure izena. Ondoren, bidali posta mezu bat ganbarrutxirrindularielkartie@gmail.com helbidera eta erantsi bertan ordainketaren ziurtagiria.

Izena emateko epea, maiatzaren 13a.

Egitaraua:

2025ko maiatzaren 17a
Irteera 8:30etan Txanporta plazan.
Abadiño- Etxarri (86 km) 1283m+.
Hamarretakoa Larrean
Dutxa.
Bazkaria Etxarri-Aranatzen.
Etxarri-Abadiño garraioa.
Bizikleten garraioa.